Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / 1.2 Erlijio Ondarea / 1.2.2 Elizak, Santutegiak
  3. Irun: Junkaleko Andre Mariaren Eliza

Irun: Junkaleko Andre Mariaren Eliza

1508an eraikitzen hasi bazen ere, 1606 a arte ez zen bukatu. 1973ko Ekainen Historiko-Artistiko Oroikarri Nazionala deklaratua.

Kanpokaldetik harri landuzko metatzar bat da, kontrafuerte astunekin, XVII mendeko atari barrokoa eta zeruan isladatzen ziren zenbait gargola gotiko ezik, apaindurarik gabe. Zaharrena aldare aldea da, ormetan finkatutako zutabeetan gotiko ezaugarriak ikus daitezkeelarik. Aldare nagusiko erretaula barrokoa Madrilgo Bernabe Corderok diseinatua izan zen eta irudiak Andoaingo Juan Baskardok eginak, XVII. mendearen erdialdera. Erretaularen ohorezko lekuan Junkal Ama Birjinaren Irudi romanikoa dago, Gipuzkoan ezagutzen den zaharrena delarik.

Txikiweb