Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / 1.2 Erlijio Ondarea / 1.2.2 Elizak, Santutegiak
  3. Segura: Jasokundearen Andra Mariren Parrokia

Segura: Jasokundearen Andra Mariren Parrokia

Monumentu Historiko Artistikoa izendaturik dago. Bere barnean XVIII. mendeko erretaula bat du, estiloz txurrigereskoa, Luis de Carmonak diseinatua.

Hiru barneluzego eta gurutz-erlatzezko gangak azaltzen ditu, XIV. mendeko gotiko estilo argia osatuz. Aterpetzen duen lanpara handiak edo "armiarma" k, historia ilun eta interesgarria dauka. (Lyon-eko katedralera zuzendua zegoela esaten da).

Jatorriz gotikoa izan arren, XVI. mendean handitzeko lanak hasi ziren, orduan Euskal Herrian estilo berriaren arabera: "euskal gotikoa", elementu gotiko eta Pizkundekoak estilo berean lotzen zituena. Saloiko planta dauka, zabalera ezberdineko eta altuera berbereko hiru habeartek osatuta.

Oinarri karratuko zutabe gainean daude eta trazeria konplexuak ditu. Absidetik at aztarna gotikoak ditu, baita presbiterioaren arku formeroa bermatzen dutenetan. Kanpoan ostikoak bereziak dira, zutabe atxikiekin egokitzen direnak; arkupeak erdi puntuko sei arku ditu, sarbidea estaltzen ez dutenak.

Ezbairik gabe, portada da elementurik nabarmenenetarikoa, balio artistikorik gehiena daukana. 1878an egin zen, tipologia barrokorik gabe. Erdi puntuko arku kasetoidun handi bat behean dago, eta Asunción de Nuestra Señorari eskainita dago.

Dorrea 1580 inguru eraiki zen. Oinarri errektangeluarrekoa, bi gorpuzkiekin, aldentzen dituen moldurarekin batera. Basamendu garai gainean lau dorretxo argal ditu eta eliz aurrean kokatzen da, absidearen beste aldean.

Segurako eliza da Gipuzkoako onenetariko bat, batez ere zutabe altu eta habearte handiengatik. Izan ere, bertan batzuek ikusten dute "katedraleko taxua".

Monumentuzko multzoa. Sailkatua. Babespen Berezia (EHAA 2000-11-14)

Ama Jasokundearen Eliza
Txikiweb