Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / 1.2 Erlijio Ondarea / 1.2.2 Elizak, Santutegiak
  3. Donostia: Santa Maria Eliza

Donostia: Santa Maria Eliza

Oina errektangularra duen XVIII. mendeko (1745) eraikuntza hau, Lizardi eta Ibero arkitektuek egina da. Bertan herriko zaindaria den Koro Birjina dago.

3 barneluzegotan banatua dagoen solairua dute, non bobeda altuak sostengatzen dituzten zutabe zentralak nabarmentzen dira. Sarrera, azal barrokarra duten bi dorrez enmarkatua dagoena, albo batean dago eta barneluzegoaren erdian kokatzen da. Bera eraikitzea posibilitatu zuen arrazoietako bat Caracas-eko Konpañia Errealak eman zuen dirulaguntzari zor zaio.

Kondairak dionez, Koro Birjinari dagoen gurtzearen arrazoia ondorengoa da; monje batek koruan zegoen irudia bere zeldara eraman nahi izan zuen eta jainkotegitik irudia eta guzti irtetzen ari zela, irudiak oztopo egin eta aurkitua izan zen. Ordudanik irudia Aldare Nagusian dago Donostiar guztien debozioa delarik. Eliza hau Kale Nagusia eta Azbuztuaren 31 batzen diren gunean kokatzen da.

Santa Maria eliza, zeina Kale Nagusiaren bukaeran baitago, XVII. mendearen eraberritu zen, arte estilo barrokoa indarrean zegoela. Jatorriz, eliza erromanikoa zen, baina 1522 eta 1560 bitartean zabaltze lanak egin ziren, euskal herrietan hain harrera ona izan zuen gotiko-berpizkunde estiloaren arabera. Gazteluko bolborategiaren leherketak (1688) kalte handiak eragin zizkion, eta beste zenbait hondamendi pairatu zituen geroago ere, zurkaitzez eutsi behar izateraino. Atzealdeko klaustroan kosmografia eskolak ematen zitzaizkien itsasgizon izateko ikasketak egiten zituztenei.

Eraikina berreraikitzeko lanak 1740. urte aldera hasi ziren. Zenbait arkitekto deitu ziren diseinuak egiteko eta San Ignazio Iberokoarenak eta Frantzisko Ignazio Lizardikoarenak hautatu ziren. Eliza berria 1774an inauguratu zen, nahiz eta eraikinaren oinarrizko lanak 1759rako bukatuta egon. Eraikinak oin angeluzuzena du, zirkuluerdiko absidea, eta beste zenbait areto. Iparraldean Santa Mariaren habeartea du, klaustro zaharraren lekuan. Erdiko habeartea oso garaia da eta zutabe handien bidez eusten diren gurutze gangez estalita dago. Korua oso zabala da eta habeartearen oinean dago. Elizaren alderdirik ikusgarrienetako bat fatxada nagusia da: hornazina, horma konka edo irudientzako hutsarte arkupedun handi bat, aurrerantz ateratzen den atal konbexu bat gainean, eta pinoi gisako hiruki egitura bat azken buruan. Fatxadaren albo banatan dorreak ditu, fatxada baino garaiagoak. Horma konkaren zokaloa rococo estiloko elementuez apaindua dago; elementuok, marrazki fineko kutxa gisako laukizuzenetan sartuak, gainezka egiten dute markoa, zerbait biziduna balitz bezala. Dekorazio elementu nagusiak eguzkia, izarrak, altzifresa, ilargia, zitoriak, arrosak eta beste lore batzuk dira. Ama Birjiniaren edikuluak erlaitza hausten du gora egin nahian bezala. Multzo osoaren tentsio bertikalaren arabera, okulu elipsoidal bat dago aita santuaren sinboloekin eta horma konka bat San Sebastianen irudiarekin. Hiruki itxurako pinoiak edo hormapikoak fatxada osoa batzen du azpian hartuta eta kanpaiak dauden aldeetara luzaturik. Aldare Nagusiko erretaula, barrokoa, Koruko Ama Birjinari eskainia dago. Alboetan, berriz, San Pio eta Santa Barbaren bizitza azaltzen da.

Diego de Villanuevak diseinatu zuen multzo osoa eta Francisco de Azurmendik egin zuen. Gordetzen den artelanik zaharrena tamaina naturaleko Kristo bat da, XVI. mendearen lehen erdian egina.

Santa Maria Eliza Santa Maria Eliza Santa Maria Eliza Santa Maria Eliza Santa Maria Eliza Santa Maria Eliza Santa Maria Eliza Santa Maria Eliza Santa Maria Eliza Santa Maria Eliza
Txikiweb