Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / 1.2 Erlijio Ondarea / 1.2.2 Elizak, Santutegiak
  3. Pasaia: Bonanzako Kristoaren Basilika

Pasaia: Bonanzako Kristoaren Basilika

Esan XVI. Mendean kapera honen lekuan Santa Isabel basilika egon zela. Bere barnean, Matias Lozano hondarribitarrak eginiko burdinsare landuaz goza dezakegu. Erretaula ordea, barrokoa da Pedro de Lizardi eta Juan Ilcosen lana hain zuzen.



Bere eraikuntza posible izan zen fededunek emandako uzkuntzei eta erremusinei esker. Frantziarekin izandako gerrateak kalte ugari suposatu zituen eta honekin batera dirua behar zen; horretarako zeuden zilarrezko objetu baliotsuak saldu egin zituzten, honela gaur ez dago hauen arrasto izpirik ere. Esan ere, templu honek zenbaitetan soldaduen lojamendu izan zela. 1646an, soldadu flamindarrei lehenik; urte bete beranduago, Carlos I.ak ekarritako soldadu alemanak bigarrenik. 1749an konbentzioko soldaduek okupatu zuten.Berriz ere, frantsesak bertan ezarri ziren, Napoleonen tropak 1808an eta urte batzuk beranduago Angulemako dukearenak ondoren. Basilika honetan, 1820an Pasaiako lehen alkate konstituzionala aldarrikatu zen. Bitxikeri gisa aipatu ere, bertan aurkitzen direla herriko arraunariek zenbait lehiaketetan eskuratutako sariak.

Elizak nabe bakarra du, errektangeluar oinplanta eta, oinetan, traza ederreko bi koro mailakatu. Bigarren koruaren gainean, leiho borobil haundi batek argia eramaten du tenplura, alboetako lau leiho eta Sakristiarekin batera. Eliza lau tarteunetan banatzen da, gangen gurutzadura, tolare edo arku fajoiak euskarritzen diren pilastra zabalago bati gainjarritako kaxa itxurako pilastra eta koloma sekzio baten bidez. Kurbaturaren zentzua ertzak leuntzea da. Luzeran, tarteune haundiena, petxinen ganga batekin isten den koroa eta gurutzadurarena da, moldura fin bat eta Pasai Donibaneko armarria duen giltzarriarekin apainduz.

Atari nagusiari nolabaiteko adierazpena ematen dion bakarra, oinplanta karratuko harrizko kanpaien eranskina da, alboetako batean kokatzen dena, honen hutsune eta harrizko kanporatze barandatuekin, piramide itxurako akabera ponpox bat edo orratz akrotera eta bolarekin errematatuz. Harrizko eta karakol formako eskilarek korora heltzeko balio dute. Bost itsu-leihok argiztatzen dute.

Tenplu guztiak, kanpoaldetik, ertz eta erlaitza harriz estaltzen ditu, material berdineko oinohol txiki batengain altxaz; teilatua lau ixuritakoa du. Oinarri eta kapitelen indusketa eta irtenuneen lan bikaina, gangen eraikuntza paregabea eta molduren fintasuna azpimarragarriak dira, eskulan kualifikatua adierazten duten xehetasunak denak, nahiz eta denboraren poderioak, kulturako gehiago ez erabiltzeak eta traineretarako biltegi bezala erabili izanak izaera galdu arazi dion Basilikari.

Tenpluko mendebaldeko fatxadan, eguraldi txarreko egunetan erabiltzen zen “Lintxua” izeneko ate bat dago, arrantzontzi eta merkatal ontzien esperoan. Ontzi mota ezberdinak irudikatzen diren taila serie bat azaltzen da bertan. Zilueta gehienak XVIII.mendekoak dira, XIX.mendeko batzuk ere ikus daitezkeelarik.

Aldare nagusiaren diseinua barroko diskretukoa da, eta aldarearen erdialdean Bonantzako Santo Kristoa nagusitzen da.

Txikiweb