Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Zerbitzuak / Baserria: Natur Eskola Bizia
  3. Haristizabal Baserria - Ezkio Itsaso

Haristizabal Baserria - Ezkio Itsaso


Ver Baserria Natur Eskola Bizia en un mapa más grande

Ogigintza eta Fruitazaintza ekologikoa egiten du

Iharduera: Ogigintza ekologikoa
Garaia: Urte Osoa
Adina: Guztientzat
Iraupena: 6 ordu
Prezioa: 107,00 euro

Iharduera: Fruitazaintza ekologikoa
Garaia: Urte Osoa
Adina: 6 urtetik gora
Iraupena: 3 ordu
Prezioa: 60,00 euro

Nola Iritsi:

Ormaiztegitik Zumarraga herrirantz abiatu behar da baina, Zumarragara iritsi aurretik norabidea aldatu behar da, argi zentralera iritsi aurretik dagoen eskuineko bidea hartuz. Gurutz-bide hori baserri baten alboan dago eta ikuilu handi bat ikusten da bidearen ondoan. Bide horretan goruntz jarraitu eta Haristizabal baserrira iritsiko gara.

Iharduera honetan ikasleak ogiaren prozesu osoan parte hartuko du, bere eskuz lan guztiak eginez. Gari aletik hasi eta ogiarekin bukatuz: garia garbitu, errotan eho, bahetu, oretu, ogiari forma eman eta labean errez. Horretarako garai bateko eta gaur egungo tresnak erabiliko dira.

Adinaren arabera egokiak ikusten diren azalpenak jasoko dituzue: ogiaren kondaira, ogi industrial eta naturalaren arteko aldeak, elikaduran duen garrantzia...

Egun osoko aktibitatea izango da 9:30etatik 15:30etara prozesu osoa egin ahal izateko. Ogigintzako tarte batzuk aprobetxatuko dira: bazkaldu (horretarako leku aproposa duzue), basoko landareak ezagutu (5 Ha.-ko hariztia) eta frutagintza ekologikoa ikusteko ( 2 ½ Ha. Sagar, udare, kiwi, aran...)

Egin behar diren lanetan ez zikintzeko mantalak bertan izango dituzue. Azkenik, egindako ogi eta opil goxoak etxera eramango dituzue.

Fruta arbolez eta harizti ederrez inguratutako XVI. Mendeko baserri berriztatuan, bertan bizi diren Marilu eta Xabi arduratuko dira ogi ekologikoak dituen sekretu guztiak erakusten, ogiaren historia gogoratuz eta bere garrantzia azpimarratuz.


Haristizabal baserrian ogigintza lantzen.




INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:
Lenbur Fundazioa - Tfnoa: 943 730428 / Faxa: 943 733163
e-maila: mirandaola@lenbur.com
Weba: www.lenbur.com

Imagen 1 de la galería de Haristizabal Baserria Imagen 2 de la galería de Haristizabal Baserria - Ezkio Itsaso Imagen 3 de la galería de Haristizabal Baserria - Ezkio Itsaso Imagen 4 de la galería de Haristizabal Baserria - Ezkio Itsaso
Txikiweb