Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Herriak
  3. Ezkio-Itsaso

Ezkio-Itsaso

Biztanleak:  537

Zabalera:  21 km2

Altuera:  450 m

Ekitaldi gehiago Ezkio-Itsaso

Azalpena:

Gipuzkoaren hegoaldean kokaturik dago, Goierriren bihotzean.
Herri hau, administrazio mailan Urola Garaiko partaide da.
Herri honek bi hirigune ditu, alde batetik Ezkio eta bestetik Itsaso.

Santa Lutzia ibaiak zeharkatzen du herria, 3 kilometrotan zehar.

Gi-6322 tik zuzenean hel daiteke herri honetara.

Herriko punturik altuena Izazpi mendia da, 965 metrotako altuerarekin.

Laburpen Historikoa:

Ezkiori buruz dugun lehen berria 1385eko urriaren 29koa da, Urretxuko hiriari gehitu zitzaionekoa. Honen ondorioz, Segurak zenbait titulu eta eskubide eskatzen zizkion Urretxuri, bi hirien arteko auziak sortuz. Iskanbila hau konpontzeko izendatutako epaileek Segurak arrazoia zuela adierazi zuten, 1405. urtean, Enrique III.ak erabaki hori baieztatu zuelarik. Horrela, Ezkio 1441ean Segurari gehitzen zitzaion.

XVI. mendearen hasieran, Ezkio Areriako Alkatetza Nagusiaren partaide da, 1661eko martxoaren 13an bantuz, Gipuzkoako beste hiriak bezala, pribilegio errealak lortu zituelako.

Itsaso izena lehendabiziko aldiz agiri batean azaltzen da, non herritarrak beraien kexak Enrique III. erregeari azaltzen zizkieten, zerga biltzaileek 1399an burututako kontraforuak zirela eta, jokaera horiek desagertzeko eskatuz.
Enrique IV.ak 1461. urtean Itsaso izendatzen du, Areriako Alkatetza osatzen zuten herriei beraien alkate nagusia hautatzeko eskubidea emanez. 1658. urtetik aurrera, Itsaso Areriako Alkatetza Nagusiko ordezkaria izan zen.

1692. urterako berriz, Itsaso Arriarani elkartu zitzaion bien artean udalerri bakarra osatuz. Nahiz eta beranduago, bi herriak banatu, biak Areriako Alkatetza nagusiko partaide ziren.

Ezkiori buruz hitz egiterakoan oso entzunak dira Ezkioko agerpenak. 1931.eko ekainaren 30ean “ikusi” zuten lehenengo aldiz “amabirjina” Bereziartua anai-arrebek.

Ezkion milaka lagun biltzen ziren peregrinazio eta kontzentrazioak hasi zirenean. Berauetako askok espasmoak, histeri erasoak eta konorte-galtzeak izan zituzten.

Starkie, hispanista irlandar katolikoak ikuspenak puri-purian zeudela bisitatu zituen Ezkio-aldeak eta “Spanish Raggle-Taggle” bere liburuan kapitulu oso bat eskaini zion jasotako lekukotasun edo testigantzei.

Starkie, inguruan izan zituen kontakizunak entzun ondoren, aski konbentziturik zegoen palanka politikotzat erabiltzen ari zirela Ezkioko gertakaria zenbait tradizionalista eta eskuindar.

1933ko ekainaren 10ean Ezkion basilika bat egitea debekatu zuten eta irailean iristen da behin betiko gaitzespena. Beraz, 1934. urteaz geroztik, Ezkio toki debekatu bihurtzen da elizaren aldetik ez ezik Errepublikarenetik ere bai. Bertara oso jende gutxi joaten zen.

1865. urtean, Ezkio eta Itsaso elkartuko dira, Ezkio-Itsaso izena hartuz eta Udal bat bezala funtzionatuz.

Tfnoak:

Udaltzaingoa:
943 72 13 03
943 72 16 04

Txikiweb