Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Herriak
  3. Irun

Irun

Biztanleak:  55.196

Zabalera:  43 km2

Altuera:  21 m

Ekitaldi gehiago Irun

Azalpena:

Irun Gipuzkoako itsasbazterreko behe-lautadan dago, Bidasoa Behean, ibaiak sortutako alubioizko betegarriaren gainean. 42,8 kilometro karratu dauzka udalerriak eta itsas-mailaren gainetik 5 m-ra dago.

Donostiako barruti judizialaren menpe dago eta hiriguneaz gainera, Behobia, Bidasoa, Meaka, Katea eta Anakako auzoak biltzen dira udalerrira.

Udalerria inguratzen duten mendien artean aipagarri dira Aiako Harria, Lehen Aroan eratutako granitozko mazizoa, Jaizkibel, Hirugarren Aroko buztinarekin osatua eta Erlaitz eta San Martzial mendiak. Mendi horietan sortzen diren errekek Bidasoa ibaian dute amaiera, eta Bidasoak, bere aldetik, Irunen eta Nafarroaren eta Lapurdiren arteko muga naturala egiten du.

Nola Iritsi

Errepidez:
Bilbo - Behobia autopista (A-8) Bordele-Paris eta Madril- Lisboarekin loturik dago. N-1, Madril - Irun.
Nafarroako C-313 eta Leitzarango Autobia.
Leitzarango Autobia (A-15).

Trenez:
Europako burdinbide sarearekin loturik dago (Europako burdinbidearen zabalera).
Abiadura Handiko Trena (Irun – Hendaia - Paris), euskal "Y" proiektu garrantzitsuaren barne.

Aireportuak:
Donostiako Aireportua, 3 km-ra.
100 Km-ra, mendebalera, Bilboko Aireportua (Sondika) eta hegoaldera Iruñekoa.
130 Km-ra Gasteizko Aireportua.
20 Km-ra Biarrizko Aireportua (Lapurdi), nazioarteko aireportu garrantzitsuenekin lotuta (Madril – Bartzelona - Paris).

Portuak:
7 Km-ra Pasaiako Portua, estatuko espainiarrean garrantzitsuenetakoa.
100 Km-ra Bilboko Portua, oso garrantzitsua nazioartean.
40 Km-ra Baionakoa (Lapurdi).

Laburpen Historikoa:

Irungo lehenengo biztanleei buruzko hastapen, garapen eta biziaren ia berririk ez dugun arren, erromatarrak hemen izan zirela ukaezina da eta, Beraunen, Junkal Elizaren plazan, Santa Elena ermitan eta Aiako Harriko Arditurri meategian egin diren azken urteotako ikerlanei esker, zeramika, teila, beira, eta txanponen hondarrak aurkitu dira, besteren artean.

1200. urtea baino lehen, Irun zegoen lurra Nafarroako Erresumari zegokion, urte horretan Gaztelari eratxekiz.

Irun izena agertzen den lehenengo aipamen idatzia Gaztelako Alfonso VIII.ak Hondarribiari emandako “Carta Pueblan”n aurkitzen dugu, 1203 urteko Apirilak 18an Palencian emana.

Ordutik, Carlos IIIak 1766. urteko otsailaren 27an emandako Errege-Zedularen bidez lortutako independentzia arte, zibil eta kriminal mailan Hondarribiaren menpe zegoen.

Unibertsitatearen kokapen estrategikoa zela eta, herriak hondamen ugari jasan zituen ondoko erresumen erasoengatik, hemengo biztanleak etsaiei aurre egiteko eta probintziari abisu emateko prest egon behar izanik: horren aitormen sinesgarria bere armarrian dagoen idazpurua da: ”Vigilantiae Custos”.

Bidasoako muga hobeto gerizatzeko, 1512an Fernando Katolikoak gaur egun Gaztelu Zahar izenez ezagutzen dugun gaztelua eraikitzea agindu zuen, bukatu baino lehen Carlos V.k 1539an bota egingo zuelarik, etsaiek bereganatuz gero gaztelutzat har ez zezaten. Borroka hauen arteko gertaerarik gogoangarriena 1522ko Ekainak 30ean San Martzial guduan lortutako garaipena izan zen.

1564an, autore batzuen ustez gudu-balentriak gogoratzeko eta besteen ustez Hondarribiarekiko independentziaren sinbolo gisa San Juan Harria zutarria eraiki zen.

1659an Faisai Uhartean Pirinioetako bakea sinatu zen, Frantziako Eguzki Erregea, Maria Teresa errege alabarekin ezkontzean izenpetua.

Irungo historian beste gertaera ospetsu bat 1813ko San Martzialeko bigarren gudua da, zeinak Independentzia Gerrari amaiera eman bai zion, Wellington dukeak zuzendutako espainiar-ingeles-portugaldar gudariek Napoleonen indarrak Espainiatik bota zituztelarik bide batez.

Urte bat geroago, Irun, 1805etik Nafarroako probintziari atxekitu zitzaiona, berriz Gipuzkoari eransten zaio, gaur egun arte jarraitzen duen bezala.

Tfnoak:

Udaltzaingoa: 943 64 93 50
Osasun Zerbitzua:
943 63 20 69
943 61 46 00
943 63 20 69
Aparkaleku publikoak:
943 62 38 38
943 61 85 89

Txikiweb