Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Herriak
  3. Lasarte - Oria

Lasarte - Oria

Biztanleak:  17.750

Zabalera:  6 km2

Altuera:  20 m

Ekitaldi gehiago Lasarte - Oria

Azalpena:

Lasarte-Oria udalerriak bisitariari eskaintzen dizkio Oria ibarraren edertasuna eta hiri moderno baten zerbitzuak, zeina hirigintzako erreferentzia bihurtu baita inguruko herrientzat.

Laburpen Historikoa:

Gipuzkoako beste hainbat herriren antzera, Lasarte-Oria hiru eraikuntzaren inguruan sortu zen - eliza, udala eta dorretxea ( kasu honetan Lasarte familiarena, geroago Oquendotarrena izango zena) - eta hauei esker herriko lehen bi industriei hasera ematen zitzaien: errota eta burdinola, azken hau Lasartetarrena- nahiz eta ez den historian garbi geratzen ola edo dorretxea izan zen lehenago.

Dena den, Lasarte-Oriaren historia, era berean menpe izan duten Urnieta eta Hernaniko bi udalengandik independizatze nahiak markatu du: etengabeko tirabiraz jositako joan etorrian, Lasarte-Oriatarrek erreklamazioak, eskariak, idatziak, etab. egiten zizkien bai aipaturiko udalei eta bai probintzia eta estatuko autoritateei. Guztiek, ordea, entzungor egiten zuten edota arazoa baten eskutatik besteenetara pasatzen zuten.

Ametsa egi bihurtu arte, 1986. urteko otsailaren 15. eguneko data historiko arte itxaron behar izan da.

Trantsizio honetan data eta gertakari batzuk aipa daitezke:

1.569.eko Apirila: San Pedro Parrokia eraikitzeko baimena eman eta kapera probisionala kontsakratzen da.

1.675.eko Ekaina: Lasarteko RR.MM. Brijiden komentua.1671.urtean eraikia Migel de Okendo eta bere emazte Maria Teresaren agindupean egina. Konbentu hau egin zen, bikote honen bi alabak Orden honetako beste konbentu batetan zeudelako, baina Gasteizen zeudea. Honela, gertuago izan nahi zituztenez, Lasarten konbentu berri bat egitea pentsatu zuten, hori bain Gasteizko Konbentuko abadesa etorri behar zen Lasartera, eta baita etorri ere.
Konbentuak bi gorpu ditu eta hauetan aurkitzen dira mojen zeldak eta zerbitzu guztiak. Esan ere, baduela eliza honek ornamentu oso aberatsak, horien artean gustu orientaleko objetuak eta taula flamenkoak ere.

1.736.eko Ekaina: Hernaniko Udalak, bere barrutiko Lasarteko alderako, akordioz, ondoko hau dekretatzen du: Lasarteko herriak, lasaitasuna egon dadin, alkatetzat urtero herritar bat hauta dezala.

1.848. Urtea: Ramón Brunet-ek ehun-kotoi lantegi bat sortzen du, berrehun baino langile gehiagori lana emanez, eta ordu arte herrian zegoen artisau eta nekazal itxura aldatuz.

1.916.eko Uztaila: Lasarteko Hipodromoa Inauguratzen da (Donostiako Udalaren barrutian)1916. urtean sortu zen, Alfontso XIII.ak eskatuta. Gogora dezagun, udarako oporrak Donostian igarotzen zutela Alfontso XIII eta bere emaztea zen Victoria Eugeniak.
Honi gehitu behar diogu gainera, I.Mudu Gudaren ondoren, Clemenceauk hipikako probak kendu zituen. Honela, Alfontsok Gran Casinoko konzesionarioari 1915.urtean hipodromo bat egin zezan esan zion, era honetan Europako garrantzitsuenetako bat bihurtu zedin. Hasierako bi urteak oso onak izan zirenez, “Udako Temporada” egitea pentsatu zen. Denboraldi hau 1924.urtean desagertu zen eta honela poliki poliki hipodromoaren gainbehera etorri zen. Gerrate zibilarekin batera, 1936.ean, hipodromoa utzi egin zen eta hegazkinentzako zelaian bihurtu zen. .

1.985.eko Urtarrila: Herri erreferendum bat egiten da, herria Urnieta eta Hernanitik independizatzeko; gehiengoa abstenitu egiten da prozesua behar den terminoetan egin ez delako, nahiz eta boto emaileen artean gehiengoa alde egon.

1.985.eko Azaroak: Urnieta, Hernani eta Andoaingo Udalek Lasarte-Oriaren desanexioa onartzen dute.

1.986.eko Otsailak 15: Komentuko kaperan Lasarte-Oriako Udalaren komisio eragilea sortu eta bere lehendakaria izendatzen da.

Tfnoak:

Udaltzaingoa: 943 36 24 42
Osasun Zerbitzua: 943 36 62 15

Gipuzkoan