Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Herriak
  3. Pasaia

Pasaia

Biztanleak:  17.255

Zabalera:  11 km2

Altuera:  4 m

Ekitaldi gehiago Pasaia


Azalpena:

Udalerri honek, Ulia eta Jaizkibel mendien artean irekitzen den pasaitar itsasadarraren bi aldeetan kokatua, 6,8 Km2 tako zabalera dauka. Lur gorabeheratsu eta menditsuan barruratua aurkitzen da, nahiz eta garaiera handiko gailurrik ez izan.

Udalerri honetara N-1 (Madril-lrun) errepidetik eta A-68 (Bilbo - Behobia) autopistatik hel daiteke. Pesa Garraioak, Baztanesa, lnterbus, Apeztegia lribarren (948-630279). Antonio Areizaga (452708) eta Herribus (491801) konpainiek herrira hurbilduko zaituzte. RENFE eta Eusko tren en ("TOPO ezagunaren bitartez) tren zerbitzuek eskaintza zabal hau osatuko dute.

Laburpen Historikoa:

1.203 urtean, Hondarribiaren fundazioaren data, Pasai Donibane honi elkartu zitzaion. Bere aldetik, Pasai San Pedrok Donostiako hirira egokitua jarraitzen zuen, zeini 1.180- tik zegokion Santxo IV Azkarra nafar erregeren amore ematez.

Data hauetan, portuak "Oiarso" izena hartzen du. Errege katolikoek 1.491 "Pasage" izeneztatuko dute.

Oiartzuneko haranak, 1.339an, portua Donostiarena zela ezagutu zuten.

Ez zuen 1.770 urtera arte hiri titulua lortu, eta geroago, XIX. mendean, Karlos IV.ak Pasai San Pedro eta Donibaneren behin betiko batasuna agindu zuen.

Gaur egungo Pasaia bi hiriz osatua dago, Donibane eta San Pedro, eta bi baserriei izena zor dien bi auzategi, Trintxerpe eta Pasai Antxo,.

Tfnoak

Udaltzaingoa: 943 40 00 00
Osasun Zerbitzua: 943 52 01 95
Aparkaleku publikoak:
943 51 49 89
943 52 45 47

Txikiweb