Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Herriak
  3. Segura

Segura

Biztanleak:  1.263

Zabalera:  9 km2

Altuera:  248 m

Ekitaldi gehiago Segura


Azalpena:

Bere hirigunea eraikin ugari gailentzen diren multzo historiko artistiko nabarmena da. Segurak, Aitzgorri eta Aralar Mendizerraren aldirietan aurkitzearren, txoko ederrak ditu.

Segura N-1 (Madril - Irun) errepidearen bidez, ldiazabalgo garaieran desbideratzea hartuz, heltzen da. Hemendik har ezazu 111 eskualde errepidea, Zegamarantz, eta hemendik herrira iritsiko zara.

Autobusez, Gaiara garraio konpainiak Zegama Ordizia (801439) linearen bidez eskaintzen ditu bere zerbitzuak.

Laburpen Historikoa:

Hiriaren aurreko, lehen jendatzea San Andres Baselizaren inguruan kokatu zen. Hiritasunaren Kontzesioa Alfonso X Azkarrak emana izan zen 1.256an, bertakoak gaizkileen eta Ahaide Nagusien arriskutik babesteko eta Herria nafarren erasoetatik defendatzeko helburuarekin.

1.384an, ondoko bederatzi auzotasunek Segurara elkartzea erabaki zuten zuen defentsa eta berak gozatzen zituen foru eta salbuespenez balizatzeko xedearekin. 1.418an, hiria denboraldi luzean utzia izan zen izurrite bategatik.

Bizilagunak itzuli zirenean, 1.422an, bere historiako suterik txarrena, gertatu zen eliza bakarrik libratu zelarik.

XVII. mendean, Segurara elkartutako herriek gobernu askea eskatzen dute eta emantzipatu egiten dira, honela hiriaren jaitsapen politiko eta ekonomikoa hasiz. Segura bere erakuntzatik, 1.490ean, Altzaniako Parzoneriakoa izan zen, ldiazabal, Legazpia, Zegama eta Zerainekin batera.

1512. urtean, Nafarroa Gaztelarekin batu eta Etxegarateko portua ezartzean, beste arrazoi batzuen artean, Segurak zentinela izateari utzi zion.

Segura Gipuzkoako gizartean ertaroko arbasoengandik jaso den eraikitako sailik garbien eta zabalenari eutsi dio.

Tfnoak

Udaltzaingoa: 943 80 10 06

Txikiweb