Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Herriak
  3. Arrasate / Mondragon

Arrasate / Mondragon

Biztanleak:  23.118

Zabalera:  31 km2

Altuera:  211 m

Ekitaldi gehiago Arrasate / Mondragon

Azalpena:

Arrasate, edo Mondragón, Euskal Herriko udalerria, Gipuzkoako hegomendebaldean dago, eta Deba Garaia eskualdekoa da, Bergara, Oñati eta beste hainbat herrirekin batera.

Laburpen Historikoa:

Historiaurrean aurkitzen dira lehen giza aztarnak Arrasaten. Erdi Paleolitos garaiko (musteriar aldikoa) giza humero bat aurkitu zen Lezetxiki aztarnategian, eta Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrena da.

Erdi Aroan erakundetu egin zen antzinako herria, 1260an Alfontso X. Jakintsuak Fundazioko Karta edo Fundazioko Forua eman eta gero Mondragon izeneko hiri bihurtu zuen.

XV. mendeak, bandoen gudaldien ondorioz, 1488an sute ikaragarria gertatuko da hirian. Mende horren bukaera aldera hasi ziren zabaltzen eta indartzen burdinolak, eta XVI. mendean goia jo zuten. Ospe handia izan zuten altzairugintzak eta armagintzak Europako gorteetan.

XVIII. eta XIX. mendeetan guztiz desagertuko zen burdingintza famatu hura. Baserriaren eta lehengo artisautzen krisialdiak bide berria ireki zuen; mende hasierako industrializazio berria ekarri zuen harek, hasieran sarrailgintza eta geroago, gaurko egunean dagoen industria aniztasuna.

Aurreko mendetik hona, industria da jarduera ekonomiko nagusia herrian eta, haren barruan, metalurgiaren adarra. Gaurko egunean, sarrailgintza, mekanizatuak eta etxetresna elektrikoak azpimarratu behar dira.

Azken hamarkadetan, Arrasate eta haren inguru geografikoa ezagun egin da, mundu osoan halaxe aitorturik, hementxe sortu delako euskal kooperatibaren esperientzia eta kooperatiba industrial garrantzitsuena (Fagor Taldea) eta zerbitzuetako kooperatibarik garrantzitsuenak (Euskadiko Kutxa, Lagun Aro Aseguruak, Eroski, e.a.) hementxe daudelako, eta horiek guztiak Mondragón Corporación Cooperativa (MCC) osatzen dute.

Udalerriko biztanleen ia %50ek egiten du lan kooperatibetan, eta horrek guztiak ekarri du, duen kemenari eta dinamismoari esker, bete-betean aurre egitea 1980.eko hamarkadan Estatu osoak izan duen krisialdi ekonomikoari. Horrela, Arrasaten eta haren eskualdean, gaur ere Euskal Herriko eta Estatu Espainiarreko batezbestekoa baino txikixeagoa da langabezia tasa.

Telefono interesgarriak:

  • Udaletxea: 943 71 18 62
  • Udaltzaingoa: 943 79 14 39
  • Anbulatorioa: 943 03 53 11
  • Ospitala: 943 03 53 00
  • Pesa Autobusak: 902 101 210
  • Taxiak: 943 79 12 22

Gipuzkoan