Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Herriak
  3. Azpeitia

Azpeitia

Biztanleak:  13.708

Zabalera:  69 km2

Altuera:  80 m

Ekitaldi gehiago Azpeitia

http://b5m.gipuzkoa.net/url5000/index.php?id=M_018&lengua=1&categoria=PUBLI

Azalpena:

Azpeitia Donostiatik minutu gutxi batzuetara eta Bilbo, Gasteiz, Iru–ea eta Miarritzeko aireportuetatik ordu betera dago.

14.000 biztanleko herri hau, Azpeitia Hiribildu Noble eta Leiala, Gipuzkoako probintziaren erdigunean dago, Donostiatik ordu erdira eta Bilbo, Gasteiz, Iruña eta Miarritzetik ordu betera.

Komunikazioa aipatutako bost hiriburuetako aireportuen bidez, trenez edo gure herri inguruak lotzen dituzten autobide eta autobien bitartez egin daiteke.

Laburpen Historikoa:

1310. urtean sortzeko Hiri Gutunak eta 1785. urteko agiri batek gure herriaren historia oso aspaldi hasi zela egiaztatzen dute.

Azpeitia aldi berean historia eta etorkizunari zein kanpoari ilusioz begiratzen dion proiektu gaztea da. Gure historia hiribildua 1310. urtean sortu zenean abiatu zen. Fernando IV.a erregeak orduan Iraurgi deitutako gure bailarako lurraldean bizi zen jendeak egindako eskariari baiezkoa eman zion, eta harrezkero herriak ibilbide luzea egin du.

Ia zazpiehun urte igaro dira Hiribildu honek bertan bizitzeko kontzesio eta eskubideak lortu zituenez gero. Zazpiehun urteko ahalegin eta lan luzearen ondorioz Azpeitia herri aurreratu eta elkarbizitza atseginekoa da.

Oraindik orain 1785. urteko agiri originala berreskuratu da eta hau ere gure historia hobeto ezagutzeko baliabidea da.

Telefono interesgarriak:

  • Udaletxea: 943 157 200
  • Udaltzaingoa: 943 151 313
  • Anbulatorioa: 943 815 100
  • Taxiak: 943 811 307
  • Eusko Tren Autobusak: 943 543 210

Azpeitiko Udala
Gipuzkoan