Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Herriak
  3. Beasain

Beasain

Biztanleak:  12.108

Zabalera:  30 km2

Altuera:  158 m

Ekitaldi gehiago Beasain

Azalpena:

Beasain,Gipuzkoako lurraldearen barruan kokatuta dagoen udalerria da. Herria 500 eta 800 metro dituzten mendiz inguraturik dago.

Sare hidrografikoa ibai eta erreka desberdinez osatuta dago, nagusiena Oria ibaia duela.

Kokapen geografiko berezia izateak, komunikazioen arloan paper garrantzitsua jokatzea ekarri dio Beasaini. Gaur egun, Madril-Irun-Paris burdinbideak zeharkatzen du eta era berean errepidezko komunikazioen gurutzagune garrantzitsua da (N-1 Madril-Irun Errepide Nagusia, Beasain-Durango, Beasain-Iruñea, etab.).

Laburpen Historikoa:

Beasain herriaren jatorria ezezaguna da, baina antzinatik populatutako orube bat zela uste da, ondorengo hilobiek hala lekukotzen dutelarik; 1927an aurkitutako Basagaiñ, 1978an aurkitutako Trikuazti I eta Trikuazti II eta 1989an aurkitutako Illaun; eta 4 trikuharri; Larrarte (1981), Maramendi iparra eta hegoa (1080) eta Trikumultegi (1983); baita batzen ziren galtzadak eta Santiago bideak ere.

Ia XIII. mendean ezarritako leinuak zeuden: Yarza eta Arriaran. Yarza jaunek behin baino gehiagotan erraustutako dorretxe bat , errota eta burdinola indartsu bat zuten. Beraien indarra amaitu ondoren ere, hauek emandako errentekin bizi izatea posible izan zuten.

Arriaranen “Salbatore ospitalea” eraiki zuten tokian, tenplarioak kokatuta egon ziren.

Alderdikoei aurre egiteko, Beasainek beste herri batzuekin elkartu behar izan zuen batasuna eta anaitasuna eratuaz. Mendietan (Muruamendi, Erauskin..) zegoen herri txiki bat zen. XIX. Mende arte biztanleria poliki-poliki handitzen joan zen, lur lauagoan ezartzen zen bitartean. Horrela, gaur egun dagoen hirigunea sortu zen. Okasio batzuetan Beasain eskualdeko herri batzuei erantsi zitzaien. 1615 an “herri independentea” titulua lortu zuen.

Beasaindar industriaren lehenengo aztarnak, XV. mendetik burdina lantzen zen Yarza burdinolan oinarritzen dira. XIX. mende erdialdean, Gipuzkoako burdinolen krisia zela medio, Yurre eta Yarza burdinolek esfortzu handiak egin zituzten burdinaren teknikak berriztatzeko; “Urnietako San Martin burdin lantegia” sortu zen (probintziako lehenengo labe altuak “altos hornos”).

1892 an trenbideetako makinaria eta material mugikorra eraikitzen zuten “Gipuzkoar Makinista” eraiki zuten. Honi esker egunera arte handitzen joan den burdinbidearen industria sortu zen.

Beste enpresa batzu paraleloki garatzen joango dira; Elektromekanika industriak, fundizioak, industria kimikoak.... Beasaingo Yarzak zuen kokapen ona zela medio, komunikabide zaharren bidearen erdian zegoen, gure herriaren izaera komertzial eta komunikagarria ezarri zuelarik (ordundik aurrera bertatik merkantziak, erromesak.. pasatzea derrigorrezkoa izango baizuten).

Gaur egun hirigune garrantzitsu batez eratua dago. Herria baserri barreiatuek eta 5 auzo nagusiek osatzen dute; Arriaran, Astigarreta, Garin, Gudurreta eta Aratz Mantxinbenta, hauetatik 3 orain dela gutxi arte herri independenteak ziren baina arrazoi ezberdinegatik Beasaini atxekitu zitzaizkien.

Arriaran. 1927arte Itsasorekin banatu zuen herri-kontseilua alkate agintea txandakatu egiten zutelarik; baina data horretan ia Beasaini elkartu zitzaion. Parrokia, eskola (gaur egun eskola bilkura dela eta, ez dago martxan) eta hilerria dauzka.

Astigarreta. 1929an Beasaini elkartu zitzaion. Parrokia, hilerria, eskola eta ostatua bere baitan ditu, nahiz eta azkeneko biak gaur egun erabiliak ez izan. San Gregorio Magnori eskainitako baseliza dauka.

Garin. Betidanik Beasainena izan da. Bere baitan parrokia, hilerria eta eskola dauzka (azken hau ez dago martxan).

Gudurreta. “Herri independentea” titulua 1882a arte indarrean eduki zuen, baina data honetan ezin izan zioten zituzten gastuei aurre egin eta Beasaini bateratzea eskatu zuten. Ez du ez hilerririk ezta parrokiarik ere. Orain dela gutxi arte herri-kontseilua eta ostatua zituen baina deuseztatuak izan dira.

Aratz-Matxinbenta. Auzo honetako baserriak administratibo eta legalki bost herri ezberdinez zuzendurik daude. 1978ko urrian zentsatuak dauden 56 etxetatik batek Beizamari, 20 Azpeitiari, 7 Ezkiori, 3 Itsasori eta 25 Beasaini dagozkie. Hau dela eta parrokia eta hilerria herri-barrutian aurkitzen dira.

Seme Kuttunak:

  • San Martin de la Ascensión y Loinaz.
  • Pedro de Carrera y Arana.
  • Martin de Carrera y Aramburu.
  • Manuel Martin de Carrera

Telefono interesgarriak:

  • Udaletxea: 943 028 050
  • Udaltzaingoa: 943 028 080
  • Anbulatorioa: 943 027 700 / 943 027 701
  • Goierrialdea Autobusak: 943 885 969
  • La Estellesa S.A. Autobusak: 943 470 115
  • PESA autobusak: 902 101 210
  • Renfe: 943 649 637

Txikiweb