Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Herriak
  3. Legazpi

Legazpi

Biztanleak:  9.126

Zabalera:  42 km2

Altuera:  400 m

Ekitaldi gehiago Legazpi

Azalpena:

Gipuzkoako hegoaldean dago, euskal lau hiriburutatik distantzia ia berdinera. Udalerria Urola Garaian dago kokatuta. Aizkorrin jaio diren Brinkola eta Barrendiola errekek Brinkolan elkartu eta 12 kilometrotan zehar herria zeharkatuko duen Urola ibaia sortuko dute.
Legazpira joateko bi bide ditugu: Gi-2630 zenbakidun errepidea (San Prudentzio-Urretxu) eta Gi-3520 zenbakiduna (Legazpi-Segura). Bestalde, RENFEko trenbideak Legazpi Irun eta Mirandarekin lotzen du.

Laburpen Historikoa:

Gure artean kristautasuna hedatu baino lehen jentilak bizi ziren mendietan. Bailarako lehenengo biztanleak olagizonak izan ziren. XIII. mendetik aurrera baserriak ugarituko dira eta egoera soziala eta ekonomikoa hobetzeko eskaerak egiten hasiko dira. Olagizonen eta baserritarren arteko gatazkak eguneroko kontu izango dira.

Olagizonek burdinoletako foruak zituzten eta foru horiek oso aspalditik zehazten zituzten beren pribilejioak, batez ere lur-jabegoari zegokionez. Bailarako gainerako biztanleek, ordea, juridikoki Areria (inguruko zenbait udalerriren elkartea) erakundearen mende zeuden, herri-estatusa oraindik lortu gabe baitzuten.

Bailara Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dago eta Gipuzkoak 1200. urtean Erresuma zaharra utzi zuenean, ordu arte anaia-arreba zirenak elkarri lapurtzen eta erasotzen hasiko dira. Gainera, nobleek, borroketan, etsaien lurrak suntsitzen zituzten, lur horietan bizi zirenen kalterako.

Eraso horiek saihesteko, Legazpik babesa eskatu zion Segurari, herri horrek harresia eta armada baitzituen. Bat egitea 1384. urtean gertatu zen eta, handik aurrera, Legazpiko 25 familiak Segurako biztanle izan ziren. Lehenago, 1290ean, Gaztelako Antso IV.a erregeak burdinolak Segura hiribildu berrira eramateko eskatu zien olagizonei.

Segurak zerga ikaragarri handiak ezarriko dizkie eta bi herrien arteko gatazkak sortuko dira: Segurak Legazpiko burdina San Adriandik irtetea nahi zuen, aduana-zergak ordaintzeko. Egoera jasangaitza zen eta, hainbat aldiz eskatu ondoren, 1608ko irailean, Gaztelako Kontseilu Gorenak askatasuna eman zion Legazpiri.

Legazpik ez zuen oso egoera ona independentzia lortu zuenean. Europatik zetorren burdinaren kalitate eta prezioaren ondorioz burdinola gehienak itxi egin ziren eta burdingintzaren industria gainbeheran zihoan.

XIV. mendean uraren indarra erabiltzen hasi ziren mailuari eta hauspoei eragiteko. Aurrerapen horren ondorioz, haizeolak utzi zituzten eta Urola ibaiaren bazterrean urez eragindako burdinola modernoak jarri zituzten (Brinkola, Olazaharra, Elorregi, Mirandaola, Olaberria, Bikuña, Plazaola, Bengolea...); burdinola hauen produkzioa askoz ere handiagoa zen.

Testuinguru horretan kokatzen da Mirandaolako Gertaera: 1580. urteko maiatzean olagizon batzuk lanean ari ziren igandean. Labean 250 kiloko galdaketa egiteko adina mineral eta ikatz sartu ondoren eta bost orduz lan egin ondoren, sei kiloko burdina zati bat baino ez zuten atera, gurutze-formakoa. 1633an Iruñeko gotzainak gertaera miraria izan zela adierazi zuen.

XV. mendean Legazpin hogei burdinola baino gehiago zeuden martxan, baina 200 urte geroago, XVII. mendean, lauzpabostek baino ez zuten lanean jarraitzen. XIX. mendean Legazpiko azken burdinola itxi zen eta, gainerakoen antzera, errota bihurtu zuten irina lortzeko.

Legazpi fisikoki baztertuta geratu zen (XVIII. mendearen bukaeran) Madril-Irun errepidea udalerri honetatik igaroko ez zela erabaki zenean.

XX. mendearen hasieran Norteko trenbidea eraikitzeari esker, berriro ere burdinarekin lotutako industri jardueraren gorakadarekin batera, Legazpik, hein batean, beste garai batzuetan izandako tokia berreskuratu zuen.


Galdosko Gurutzea: Legazpi-Urretxu bitartean dagoen gurutze konzepzionista da.Harriz eginiko eskultura hau XVII. Mendean egin zen eta xehetasun asko ditu, barroko estiloa jarraituz. Gurutze honen inguruan, ohitura herrikoi bat zegoen oraindik gaur herriko zaharrenak gogoratzen dutena: Gurutzeari hiru buelta emanez gero oinez ibiltzen ikasten zelan oinarritzen zen, esan behar da ere gurasoak zirela haurrak-bereziki atzeratuak zirenak- oinez ikas zezaten eramaten zituztena.
Mausloeoa:Hilerrian dagoen hilerri monumentu hau oso interesgarria da, ikuspuntu artistikotik, estiloa, neoklasiko berantiarrekoa(XIX.mendekoa) ez baitzen Euskal Herrian garatu.
Bikuña: Olaberriraino hedatzen zen bere lurraldea aintzan, eta tarte horretan bi edifizio aurkitzen ziren, Bikuña Ola eta Bikuña Handi.Lehengoa herria sortu zenetik dago bertan eta ixten azkenetakoa izan zen.Gero errotan bihurtu zen. Bigarrena berriz, XVII.mendean eraikitako jauretxea da. Ezaugarriak seinalatzen hasita, esan adreiluz eta harlanduz eginiko aurrekaldea duela, lau balkoi, armarria etab duela. Amaitzeko, Bikuña familiak “Navas de Tolosa” (1212) eta Baeza hartzearen ekimenean parte hartu zutela esan behar da.
Elorregi: Carlos V.ak sortutako Oinetxea.
Elorza:famili honetakoa da Trafalgarren heroia izan zen txurruka almirantearen ama.
Guridi:1248.ko Gaztelako Fernando III.rekin borrokatu ziren Sevilla hartzeko.Mexikon kapitain eta gobernadore izandako Migel Guridi Elorza bertan jaio zen.
Gurrutxategi: Fernando IIIarekin, Baeza1227 hartzeko borrokan parte hartu zuen. Famili honetakoa da Migel Lopez de Legazpi (Filipinas konkistatu zuena)ren ama. Dorretxearen izena gaur egun Olaetxe da.


Seme Kuttunak:

Domingo Agirre (1652-1724) “Misiolari Apostolikoa”, Udalak Legazpiko bikariotza eskaini eta Domingok ukatu egin zuen, bizitza misio herrikoietarako eskaini nahi zuela eta.Legazpiri egindako ekarpen nagusienen artean ditugu,1700ean parrokia eraiki izana, Udalerriaren saneamendu ekonomikoari buruzko 1705eko ordenantzak idaztea, Zegama Zerain eta Segura herriekin mugak zirela eta sortutako liskarrak konpondu izana eta Mintegiak sortzea baso berritzeko kanpaina eraginkorra egitean. Saturnino Telleria (1880-1947) “Mediku Zaharra” bezala ere ezaguna, herriko historiataz bereziki arduratu zena eta Arrolamendiko tumulua bere kabuz induskatu zuena. Gainera Legazpiko lehenengo galena irratia instalatu zuen.Medikuntzarako aldizkarietan idatzi zuen, bereziki tuberkulosiaren inguruan

Patricio Etxeberria (1882-1972): Egunero joaten zen oinez Zegamaraino errementari-lanbidea ikastera. 1908.urtean erreminta fabrika ireki zuen “Segura – Etxeberria y Cía”.Legazpiri egindako ekarpena funtsezkoa izan da: Urtatzako urtegia eriki zuen, Mirandaola berreraiki zuen, San Inazio, San Martin, San Jose eta Arantzazu auzoak eriki zituen; bestalde Santa Teresa ( gaurko Olazabal Institutoa) eta Buen Pastor ( gaurko Haztegi ikastola) ikastetxeak eraiki zituen. Azken honetan, gutxi barru gela-museo bat irekiko da pas den mendearen erdialdean ambientatua.
Esan , Santa Kruz Zahar egoitza eta pentsioak egin zituen.

Gerhard Bahr ( 1900-1945) alemandar familikoa, baina jaiotzez legazpiarra. Interes handia erakutsi zuen euskera eta bereziki Legazpiko euskalkiaren inguruan. Doktore tesia ere, honen ingurua egin zuen. Berlin defendatzen hil zen II.Mundu Gudan.


Asteroko Azoka:

Azoka, astero, Ostiraletan ospatzen da; jai eguna baldin bada Ostegunean burutzen da.

Laburpen Historikoa:



Seme Kuttunak:



Asteroko Azoka:



Elizkizunak:



Beste Erlijio Batzuk:



Tfnoak

Udaltzaingoa: 943 73 71 55
Osasun Zerbitzua: 943 03 52 10
Aparkaleku publikoak:

Txikiweb