Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Antolatzaileak / Kategoririk gabe
  3. Sustraiak Dantza Taldea

Sustraiak Dantza Taldea

SUSTRAIAK dantza taldea 1975 ko udazkenean sortu zen, ia 400 urtez bizirik zirauen ohitura folklorikoari jarraituaz.

Desde sus orígenes los fines del grupo han sido la recuperación

   


Dantza taldearen helburuak herriko eta Euskal Herriko folklorea suspertzea, mantentzea eta zabaltzea izan dira. Taldeko partaideek, lehenik taldeko nagusiek erakutsiriko euskal dantzak ikasten dituzte, berauek herriko festetan dantzatuko dituztelarik. Ondoren dantzatzen ez diren dantza multzo batzuen berreskuratzeari ekiten zaio, hala nola herriko Ezpata Dantza eta “Gizon Dantza” izenez ezagutzen den dantza sozial bat. Dantzen berreskurapena egiteaz gain, berauei ingurune historiko bat emateko asmoz, herriko artxiboetako ikerketa burutzen da.

 

ERRITUALAK

3

1 Ekintza zibil eta elizkoietan parte hartzeaz gain ,herriko festetan, maiatzaren 3an,“Legazpiko Ezpata Dantza” eta “Gizon Dantza” dantzatzen dira.
2 Maiatzaren 4an “Kapela Dantza” ospatzen da.
3 Maiatzaren 3aren ostean datorren igandean, Mirandaolako Erromeria Festaren prozesioan “Legazpiko Ezpata Dantza” gauzatzen da.

 


Antolakuntzak

3

1 Euskadiko Neskatxena Txapelketa (emakumeek konposaturiko dantzak)
2 Haurren Aurresku Txapelketa (gaztetxoek konposaturiko dantzak).
3 Ihauteri Igandean Euskal Ihauteriaren antzezpena.
4 SUSTRAIAK Hilabete Kulturala (erakuspenak, hitzaldiak, ekitaldiak...).
5 Euskal Dantzarien Biltzarrarekin lankidetza (Euskal Dantza Taldeen Federakundea)

 


Ekintzak

3

1 Euskal Herriko herri anitzetan ekitaldiak.
2 Ikuslego guztiari zuzendutako Euskal Dantza Ikastaroak.
3 Euskal Dantza lehiaketa ezberdinetan parte hartzeak.
4 Beste talde kulturalekin lankidetza ezberdinak.

Sustraiak Dantza Taldearen Web 1a bisita ezazu

Sustraiak Dantza Taldearen Web 2a bisita ezazu

 

Helbidea: 
Plazaola 25, 1. Eskubia
20230
Legazpi

Telefonoa: 657715879

Email: 
sustraiakdt@gmail.com

Txikiweb