Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Haurrak / Haur Ekitaldiak
  3. Donostiako beste auzo eta guneak

Donostiako beste auzo eta guneak

Datorren 30 egunetan ospatuko diren ekitaldiak

Ekitaldiak / Bisitak eta Txangoak / Bisita Gidatuak

Hondalea
Hondalea - Itsasargiko etxea: Gogoetarako espazio bat da, non ura itsasaldien aldaketetan eta olatuei itsas barrunbeetan eragindako indarrean inspiratutako erritmo batean jariatzen den. (Donostia / San Sebastián):
Urte askoan, Donostiako Santa Klara irlako Itsasargia hutsik eta utzita egon da. Irlaren natura basatian inspiratuta, hiritik horren hurbil eta euskal kostaldearen geologia ederrean, Cristina Iglesias eskultoreak Itsasargiko Etxearen barnealdea eraldatzen duen obra bat burutu du, hura zaharberritu eta eskultura gune hunkigarri bilakatuz. Urtutako estatu geologikoek eta uraren segidek bisitaria denbora sakoneko esperientzia batera eramango dute.
  • 2021/6/5 - 2022/12/31
  • Ekitaldiak / Beste ekitaldi batzuk / Promozioak

    "Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea" erakusketaren foiletoa
    Erakusketa: "Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea" (Donostia / San Sebastián):
    1761etik aurrera hamabost urtez Indiako Ozeanoko irla ia mortu batean abandonatuta utzi zituzten Madagaskarreko 80 esklaboen historia biltzen du.
  • 2022/2/1 - 2023/1/8
  • Ekitaldiak / Bisitak eta Txangoak / Bisitak, txangoak

    Logotipoa - Uliako Interpretazio Zentroa
    Uliako Interpretazio Zentroa (Donostia / San Sebastián):
    2012ko uztailaren 28an irekiko ditu ateak Uliako Interpretazio Zentro berriak. Ekipamenduaren kudeaketa Cristina Enea Fundazioak hartuko du bere gain, era honetan, koordinatzen duen hirugarren udal-dotazioa bilakatuz, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea eta Urgulleko Natur Txokoarekin batera. Donostiako Udalak, fundazioaren bidez herritarren artean sustatu nahi duen ingurumen eta iraunkortasun baloreetara bideraturiko eraldaketa adeitsua lortzeko tresna eta baliabide didaktiko garrantzitsuak dira aipatu hiru gune horiek.
  • 2021/1/1 - 2022/12/31
  • Txikiweb