Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Egitarauak eta Agendak
  3. Donostiako beste auzo eta guneak

Donostiako beste auzo eta guneak

Datorren 30 egunetan ospatuko diren ekitaldiak

Ekitaldiak / Bisitak eta Txangoak / Bisita Gidatuak

Hondalea
Hondalea - Itsasargiko etxea: Gogoetarako espazio bat da, non ura itsasaldien aldaketetan eta olatuei itsas barrunbeetan eragindako indarrean inspiratutako erritmo batean jariatzen den. (Donostia / San Sebastián):
Urte askoan, Donostiako Santa Klara irlako Itsasargia hutsik eta utzita egon da. Irlaren natura basatian inspiratuta, hiritik horren hurbil eta euskal kostaldearen geologia ederrean, Cristina Iglesias eskultoreak Itsasargiko Etxearen barnealdea eraldatzen duen obra bat burutu du, hura zaharberritu eta eskultura gune hunkigarri bilakatuz. Urtutako estatu geologikoek eta uraren segidek bisitaria denbora sakoneko esperientzia batera eramango dute.
  • 2021/6/5 - 2022/12/31
  • Ekitaldiak / Haurrak / Ikastaroak / Tailerrak

    Kartela
    HorKonpon Tailerra (Donostia / San Sebastián):
    HorKonpon egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen tailer irekia da. Herritarrak autonomoago bihurtzea (do it yourself) eta talde-lana sustatzea (do it together) ditu helburu. Horretarako, adin eta gaitasun ezberdinetako jendea elkartu nahi ditu eta, teknika eta teknologiari buruzko ezagutzak partekatzearen bidez, elkarrengandik ikasteko bideak ireki nahi ditu. Tailer hau hileko bigarren larunbatean errepikatzen da
  • 2022/2/12
  • Hora: 10:00 - 14:00
  • Ekitaldiak / Doakoak

    Donostiako Jazzaldiaren Tokiko Taldeen Hautaketaren kartela 2022
    Jazzaldia 2022: Tokiko Taldeen Hautaketa (Donostia / San Sebastián):
    57 Jazzaldia 2022ko uztailaren 21etik 25era garatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.
  • 2022/1/18 - 2022/3/31
  • Hora:  
  • Ekitaldiak / Bisitak eta Txangoak / Bisitak, txangoak

    Logotipoa - Uliako Interpretazio Zentroa
    Uliako Interpretazio Zentroa (Donostia / San Sebastián):
    2012ko uztailaren 28an irekiko ditu ateak Uliako Interpretazio Zentro berriak. Ekipamenduaren kudeaketa Cristina Enea Fundazioak hartuko du bere gain, era honetan, koordinatzen duen hirugarren udal-dotazioa bilakatuz, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea eta Urgulleko Natur Txokoarekin batera. Donostiako Udalak, fundazioaren bidez herritarren artean sustatu nahi duen ingurumen eta iraunkortasun baloreetara bideraturiko eraldaketa adeitsua lortzeko tresna eta baliabide didaktiko garrantzitsuak dira aipatu hiru gune horiek.
  • 2021/1/1 - 2022/12/31
  • Ekitaldiak / Kirolak / Jokoak eta Kirol Ekitaldiak

    Kartela
    Herri Ametsa Talaia Mendi Krosa (Donostia / San Sebastián):
    Herri Ametsa Talaia mendi krosa 2022.ko urtarrilaren 30an, goizeko 10:00etan izango da. Abiapuntua eta helmuga Herri Ametsa Ikastolan izanen dira.
  • 2022/1/30
  • Hora: 10:00
  • Txikiweb